Izen bila gabiltza!!!

TIzaera ofiziala eman nahi diogu gure taldetxoari eta horretarako azaroaren 30ean egingo dugu elkartearen eratze ofiziala, halaxe erabaki genuen joan den azaroaren 8an egindako bileran.

2013-11-08

Hori bai, oraindik ez dugu izen ofizialik. Ideiak behar ditugu!

Elkarterako izen proposamenik baldin baduzu, utzi erantzunetan mesedez! 🙂

Advertisements

11 thoughts on “Izen bila gabiltza!!!

  1. Lagun batek Etxebarriketa proposatu du. Ez da zatarra! 🙂 Ala bai?

    Gainera, orain arteko batzarretan E3 erabili izan dugu (Etxebarriko Eskaltzaleon Elkartea)

  2. Etxebarriketa ondo. Gainera hiru edo lau erara ipini dezakegu Etxe-barriketa, Etxebarri-keta etxebarrik -eta.
    josemi

  3. Etxebarriko Udalak eta Labayruk ateratako Toponimia Liburuan seguruenik izango da elkartearentzako moduko izen aproposik. Niri gustatu zait Andabide, nonbait garai batean errepidetik gorako auzo guztiak zeharkatu eta Gernikaraino iristen zen bidea. Arazo bakarra da izen arrunt gisa, andabide deitzen zaiola ere garai batean hildakoak auzoetatik elizara eramateko erabiltzen zen bideari.

    Enfin, proposamen gisa hor geratu dadila 😉

  4. Aupi ekipo!
    Ia nik proposamen pare bat dekodaz:
    1. Arpela: Esanahiari dagokionez: Arpela lurra ereiteko baserrietan erabiltzen zan tresna bat zan. Astoari zein idiari lotuta, punta zorrozdun hiru hagin dekoz, lurrean sartuta hiru zulo egiteko eta bertan haziak botateko eta holan ortua erein. Ganera, Arpela fonetikoki polita dela usteko dot, eta elkarte moduan, Etxebarri dan gure ortua ereiteko misioa dugunez, gu izan beharko gara asto eta idi, eta gure elkartea dan ARPELETIK tiratzetu eta haziak ereiten joan, etorkizunean euskaldunez betetako ortu bat eukiteko ;-P
    2. Bagara: Nire ustez Etxebarriko euskeraren egoeran berezitasun bat dago eta elkartearen eraketan argi ikusi zan berezitasun hori. Etxebarrin euskaldunak badaude baina pentsatzen dogu erdaldunez betetako herria dala ez dogulako alkar ezetuten. “Bagara” hitz bakar batean batzen du, nire ustez,egoera hau. Nahiz eta ezetz pentsatu etxebarri euskaldun asko bizi garelako, beraz, BAGARA!

    Hauek dira nik proposatzen deutsuedazan bi izenak, niri biak gustatzen jataz baten bat gehau ere pentsatu neban baina hau dira nire ustez politenak.
    Ia zer deritzozuen

  5. Arpela, zer den eta bere fonetika gustatzen zait.

    Nire proposamena, hauxe da: Txingarra edo Zirta.

    Egia esateko, fonetika aldetik ez zait gustatzen hainbeste

  6. Aupa neskak!

    Matxine batzuk zarete! Oso proposamen politak guztiak ere. Datorren astean dauden guztien artean hiru onenak aukeratu eta hiru horien artean behin betikoa 30eko bileran, bale?

    Animo!

  7. Aupa neskak!

    Matxine batzuk zarete! Oso proposamen politak guztiak ere. Datorren astean dauden guztien artean hiru onenak aukeratu eta hiru horien artean behin betikoa 30eko bileran, bale?

    Animo!

  8. Nik ez daukat inolako proposamenik, irudimen gutxikoa baitnaiz 😦

    Baina zuen proposamen artean Goiatzen BAGARA aukeratuko nuke. Berak azaldu duen bezala Etxebarrin ere euskaldunak bagara…

    Ondo izan,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s