Helbide berria dugu!

Aurrerantzean, www.arpela.eu helbidean jarraituko dugu. Barkatu eragozpenak!

Advertisements

Etxebarrin ere, 365 Egun

_MG_8277web

Giro polita izan da Etxebarriko udaletxeko plazan gaur arratsaldean, Euskararen Egunaren ospakizunen bueltan. Arratsaldeko lehen momentuak haurrentzat izan dira, eta frontoia mukuru bete da udalak prestatu dituen herri kirolen eta aterako zintzilikarioak egiteko tailerrekin.

19.00ak aldera txokolatada egin dugu, eta hotzak bultzatuta jende mordoxka hurbildu da hainbat herritarren artean prestatutako txokolate beroa hartzera. Handik ez oso urrun, euskaltegiko hainbat lagun talde txikietan ibili dira kontu-kontari mintzodromo xume baina emankorrean.

20131203_195803
Argazkia ez da oso ona, baina talde majoa bildui da Igor Elortzak idatzi eta gurean Jabi Ibañezek irakurri duen manifestua entzutera

Amaitzeko, Jabi Ibañez laguna konbentzitu dugu eta berak irakurri du -dotore irakurri ere- Igor Elortza bertsolariak idatzi eta gaurko egunez beste 30 euskal herritan entzun den manifestu berbera. Euskarak, Etxebarrin ere, 365 egun dituelako!

Jaio da Arpela, Etxebarriko Euskaltzaleen Topagunea

Meritua du gero, izan dugun eguraldiarekin batzarrera etortzeak ;-)
Meritua du gero, izan dugun eguraldiarekin batzarrera etortzeak 😉

Hamar lagun batu gara gaur Etxebarriko Kultur Etxean Etxebarriko Euskaltzaleen Topaguneari elkarte izaera ofiziala emateko. Izena ere jarri diogu elkarteari: Arpela, Etxebarriko Euskaltzaleen Topagunea.

Gure estatutuak zertxobait konplexuagoak dira, baina oinarria hementxe dago jasota...
Gure estatutuak zertxobait konplexuagoak dira, baina oinarria hementxe dago jasota…

Elkarte berriaren helburuak honako hauek izango dira:

  • Euskararen erabilera sustatzea
  • Euskaldunak elkar ezagutu eta hizkuntza-jarrera aktiboak sustatzea
  • Euskara eta euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea
  • Euskal kultura lantzea

Lehenengo zuzendaritza taldea, berriz, honako lagun hauek osatuko dute:

  • Lehendakaria: Iñaki Sanchez Gutierrez
  • Idazkaria: Jose Luis Rojas Granja
  • Diruzaina: Goiatz Bilbao Bueno
  • Batzordekidea: Arantxa Etxabe Redin
  • Batzordekidea: Igor Lopez Orbe
  • Batzordekidea: Jose Miguel Aramburu Zabala

Elkartea erabat irekia izango da, eta helburuekin bat datorren edozein onartuko dugu bazkide gisa. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ondoko formularioa erabiliz.

Zorionak prozesuan parte hartu duzuen guztioi!

Zein izen nahiago duzue?

Aurrera goaz taldea ‘bataiatzeko’ prozesuarekin eta aurreko egunetan jasotako proposamenen artean gogokoen ditugun hirurak aukeratu behar ditugu orain. Hiru horiek eramango ditugu 30eko batzarrera, eta haien artean aukeratu gure elkarte berri & distiratsuaren behin betiko izena 😉

Aukeratu hiru izen gehienez beheko zerrendatik eta eman ‘vote’ botoiari. Animo! Gutxiago falta da eta!

Jaietan elkar topatu eta euskaraz topa egin dugu

Uztailaren 26an, udaletxeko plazan, Etxebarriko euskaltzaleok elkartu ginen, geure herriko jaietan euskaraz topa egiteko. Ekitaldi xumea izan zen; geure asmoa ere halakoxea. Izan ere, apirilaren 29az geroztik, bertako euskaltzaleok prozesu garrantzitsu bati ekin genion: euskaraz jardun eta Etxebarriko euskaldunok elkartuko gaituen elkartea sortzeari, alegia. Dagoeneko, aurrerapauso batzuk eman ditugu, atzera jotzerik ez duen bide zabal honetan.

Horregatik, herrian zehar jarduera hau iragartzen zuten kartelak ( kartel polit askoak!)jarri ondoren, egun horretan, arratsaldeko 19:30ean euskaraz topa egiteko batu ginen. Edalontziak txanpainez bete ondoren, barruko alaitasunak kanpokoarekin bat egin zuen, eta, konfetiek, serpentinek eta bestelako apaingarriek lagundu zuten euskaraz topa egiteko.

Jarraian, plazan bertaratutakoei esangura handiko eranskailu bana oparitu genien. Hantxe, pegatan, haragizko ezpain heze eta irmoek  gugaz egiteko gonbitea luzatzen zuten. Bai, horixe, gugaz euskaraz egitekoa!

Gero, lagunarteko solasaldi bizi eta alaian aritu ginen, edaria lagun, kontu kontari, pozik. Eta amaiera borobiltzeko, bertso-poteoan parte hartu genuen, F. Paia eta Jone Uriarekin. Primeran pasatu genuen topaketan topatutakoekin euskaraz topa eginez!

Lehen helburua: Etxebarriko euskaldunok elkar ezagutzea

Hirugarrenez batu gara gaur, gure taldearen lehentasunak eta lehentasun horiei erantzuteko egin ditzakegun jarduera eta ekintzak pentsatzen hasteko. Aurrekoan pasatu genuen galdetegitik ondorio argi bat atera da: denok ados gaude aurretik dugun lehenengo lana herriko euskaldunok elkar ezagutzea dela. Hauek izan dira ‘kinielaren’ emaitzak:

Kinielarenemaitzak_Página_1Emaitzen inguruko eztabaida mamitsu eta interesgarria izan ondoren, puntuazio altuena jaso duten itemen inguruko ekintza edo jarduera zehatzak planteatzen saiatu gara.  Horretan hasi aurretik, alabaina, kezka handia agertu da herriko ume eta gazteek euskararekin duten harremanaz, eta hori eraldatzeko herriko irakasle, begirale eta abarrengan eragin beharraz.

Ideia zaparradako ondorioak arbelean jaso ditugu ondoren (ideia sorta ederra, bide batez!):

arbelaEuskaldunok elkarren berri izatea eta horretarako formula ezberdinak erabiltzea (pegatak, argazkiak, artikuluak Etxebarri Gaur aldizkarian…), herriko bizitzan parte hartzen joatea (jai batzordeak, merkatariak…), jendea elkartzeko hitzorduak proposatzea (euskal jaia, euskal kafe -edo kalmotxoa!-, hitzorduak euskaldun famatuekin…), eta elkartearen beraren inguruko kezkak ere atera dira: leku fisiko baten beharra, finantzatzeko bideak topatzea -txosnaren ideia ere irten da…-. Behin baino gehiagotan irten da herrian geure burua ezagutarazteko beharra.

Ideia horretatik tiraka, hurrengo hitzordua jarri dugu, ekainaren 25erako, 19:15ean. Lekua finkatuko dugu emailez. Hurrengo bilera horretan, gaur irten diren ideietatik bat edo bi hartu eta martxan jartzea izango da erronka, antolatzen hastea. Bagoaz! Eta zu, bazatoz? 😉